FRANTZIA

ELAk Frantziako greba orokorrarekin elkartasuna adierazi du

2025/09/18
ELAk babesa adierazi die CGT, CFDT eta Solidaires sindikatu frantziarrei, eta elkartasuna helarazi die gaur, irailak 18, greba orokorrera deituta dauden langileei.

Horrela, Frantziako langileek, eskubideen, soldaten, pentsioen eta zerbitzu publikoen aurkako eraso berriak dakartzan Frantziako gobernuaren 2026rako aurrekontuaren austeritate planari erantzuten diote. Sindikatuek, besteak beste, zerbitzu publikoetan gastu handiagoa, aberatsei zerga gehiago jartzea eta 2023an onartutako pentsioen erreforma bertan behera uztea eskatzen dute.

Irailaren 10ean, asteazkena, Frantzian egin zen mobilizazioaren arrakastak berretsi egiten du herrialdearen sumindura soziala aberatsen eta enpresa handien zerbitzura dagoen politika ekonomikoarekin.

ELAk Frantziako langileen borroka eta ekintzari babesa adierazi die. Zuen borroka gurea ere bada!