PALESTINAREKIN ELKARTASUNA
ELAk Gernika-Palestinak abiatutako elkartasun aktiboko kanpainean eta mobilizazioetan parte hartzera deitzen du

ELAk bat egin zuen Gernika-Palestinak abiaturiko “Elkartasun Aktibo” kanpainarekin ekarpen ekonomikoa bilatzeko bi helbururekin: Benjamin Netanyahuren aurka abian den demanda babestea, Gazatarrek Nazioarteko Zigor Auzitegian bultzatutakoa. - Gazan berreraikitzeko herritarren proiektuak babestea, MunduBat GKEaren bidez. Orduz geroztik Jarraipen Batzordean parte hartu dugu eta gaur Gernika-Palestina deialdi herritarrak eta Yala Nafarroak Donostian egindako agerraldian orain arte egindako ekarpenak nora bideratu diren azaldu dute. Hemen informazioa.
Kanpainak jarraitzen oraindik ere jarraitzen du, beraz, parte hartzera eta aportazioak egitera gonbidatzen du ELAk. Era berean, larunbat honetan, Ekainak 8ko “Genozidioa Stop! Europa no seas cómplice” Gernika-Palestina eta Yala Nafarroak antolaturiko manifestazioetara parte hartzeko deialdia zabaldu nahi du.