ELAk GTUC konfederazio georgiarraren delegazio baten bisita jaso du

2018/01/12
ELAk urtarrilaren 8tik 10era GTUC (Georgian Trade Unions Confederation) konfederazio georgiarraren delegazio baten bisita jaso du. Bisita honi esker, gure testuinguruan ditugun esperientzien eta erronkak trukatu ahal izan ditugu, bi sindikatuen artean dugun aldebiko lankidetza indartuz.

Bost kidek osatutako delegazioaren buru, GTUCaren presidentea, Irakli Petriashvili izan da. Irakli Petriashvili, ELA kide den Sindikatuen Nazioarteko Konfederazioko (SNK) PERCeko (Pan-European Regional Council) presidentea ere bada. Berarekin batera izan dira Euskal Herrian hauek ere: Raisa Liparteliani, GTUCeko presidenteordea eta zerbitzu juridikoen arduraduna; Tamaz Dolaberidze, presidenteordea eta meatzaritza eta sektore industrialeko sindikatuen buru; Ilia Verdzadze, presidenteordea eta Adjara Errepublika Autonomoko sindikatuen buru; eta Shalva Lazariashvili, nazioarteko idazkaria eta pertsonalaren arduraduna.  Bisitak bakoitzok gure testuinguruan ditugun esperientzien eta erronken trukea ahalbidetu du, bi sindikatuen artean dugun aldebiko lankidetza indartuz.