ELAk GTUC sindikatu georgiarraren kongresuan parte hartu du

ELAk harreman historikoa du Eurasiako herrialde honetako erakundearekin. Hori dela eta, bertan parte hartzeko zein ikuspuntuak partekatzeko gonbitea jaso dugu. Gauzak horrela, gure interbentzioan feminismoa, ekologismoa eta antiarrazismoaren garrantzia azpimarratu ditugu, diskurtsoetatik haratago ekintzetara jo behar dugula azpimarratuz. Era berean, ELAren konfrontazio izaerari egin diogu erreferentzia, horrela grebetan zein mobilizazioetan fokua jarri nahi izan dugu.
Nazioarteko herrialde desberdinetako sindikatuak parte hartu dugun kongresu honetan gai asko izan dira hizpide, horietatik aipagarrienak; eztabaida sozialaren beharra, Covid-19ak utzitako galera ekonomikoak zein sozialak, Errusia eta Ukrainia arteko gatazka, lurpeko ekonomiaren problematika, gazteen langabezi tasa altua eta Euroasiako langileen migrazioa.
Kongresuan Irakli Petriashvili idazkari nagusi bezala berretsi dute, eta lehendabiziz historian bi emakume izango dira lehendakariordea: Tamar Surmava eta Raisa Liparteliani.