ELAk industriALL Europe-eko idazkari nagusiaren bisita jaso du Bilbon

2022/05/13
ELAk maiatzaren 12an Luc Triangle industriALL Europe-eko idazkari nagusiaren bisita jaso du, ELA sindikatuaren ibilbidea eta gaur egun egiten ari den lana ezagutzeko. Bilerak bi erakundeen arteko esperientzien trukea ahalbidetu du.
industriAll Europe Europako 200 sindikatu industrialek osatzen duten federazioa da eta 7 milioi langile ordezkatzen ditu. ELA federazio horretako kidea da. Bileran, Luc Trianglez gain, Mitxel Lakuntza idazkari nagusia, Amaia Muñoa idazkari nagusiaren albokoa eta nazioarteko arduraduna, Unai Martinez industria federazioko idazkari nagusia, Arrate Elkoro industria federazioko arduraduna eta Aitor Murgia nazioarteko arloko kidea izan dira.

Bilerari esker, bi erakundeen arteko harremanak sendotu dira eta ELAren historia eta sindikatuaren egungo eta etorkizuneko erronkak ezagutarazi dira. Euskal Herriko eta Europako industriaren egungo egoera aztertzeko tartea ere izan da.