Kuba

ELAk Kubarekiko elkartasuna adierazteko mobilizatzera deitzen du

2026/09/09
ELAk Kubarekiko elkartasuna adierazteko mobilizatzera deitzen du
ELAk “Ojalá… Kuba Blokeorik Gabe” mobilizazioarekin bat egin du. Mobilizazioa larunbat honetan, irailaren 12an, egingo da Bilbon, Silvio Rodríguezen kontzertuaren aurretik, AEBek Kubaren aurka ezarritako blokeo ekonomiko eta energetikoa salatzeko eta Kubako herriarekiko elkartasuna adierazteko.

Manifestazioa 19:00etan abiatuko da Guggenheim Museoaren sarreratik eta Euskalduna Jauregira iritsiko da. Bertan, parte-hartzaileek Silvio Rodríguezen hainbat abesti kantatuko dituzte elkarrekin, haren kontzertua 20:30ean hasi aurretik.

Mobilizazioak “Argia eta Indarra Kubarentzat. Blokeoaren aurka, Energia Kubarentzat” kanpainari ere babesa emango dio. Kanpainak dirua biltzen du uharteko ospitaleetan eguzki-energia sistemak instalatzeko.

ELAk mobilizazioan parte hartzeko eta blokeo- eta inposizio-politiken aurrean herrien arteko elkartasuna eta giza eskubideen defentsa indartzen jarraitzeko deia egiten du.