GAZA
ELAk Palestinan asistentzia sanitarioa eta laguntza humanitarioa gerra-arma gisa ukatzea salatzen du

KOMUNIKATUA:
Gu, osasun-sektoreko sindikatuak, osasun-langileen edo osasun-sektoreko langile aktiboen erakundeak eta osasun-langileak, suminduta gaude gaur gertatzen ari denarekin eta Gazako Zerrendan hilabeteak gertatzen daramatzanarekin. Israelek anbulantziak edo konboi humanitarioak nahita erasotzen dituenean, Israelek osasun azpiegiturak sistematikoki suntsitzen dituenean pazienteak eta zaintzaileak hilez, Israelek laguntza humanitario oro blokeatzen duenean eta deportazio arma gisa erabiltzen saiatzen denean... izututa sentitzen gara estatu baten basakeriak gaindi ditzakeen mugen aurrean.
Osasun-laguntza eta laguntza humanitarioa kentzea herri palestinarra suntsitzeko gerra-arma bihurtu da. Osasun-langileen eta sektoreko erakunde aktiboen ordezkari garen aldetik, haserre gaude gure lankideak eta palestinarrak pairatzen ari direnarekin. Baina, batez ere, herrialdeetako eta Europako agintarien pasibitateak sumintzen gaitu. Denok ditugu eskuak odolez zikinduta!
Gertaerak:
OMEren (Osasunaren Mundu Erakundea) azken txostenak (2025eko maiatzaren 5ean) dio gutxienez 686 atentatuk osasun arretan eragin dutela (azpiegiturak, langileak, etab. ); 910 pertsona hil eta 1.380.122 zauritu dira; osasun instalazioak kaltetu dira, tartean 33 ospitale, eta 180 anbulantzia suntsitu dira. Osasun zerbitzuen erdiak partzialki bakarrik funtzionatzen dute orain.
Urrutira joan gabe, martxoaren 23an, Israelgo armadak 15 langile humanitario hil zituen Gazako Zerrendaren hegoaldean euren anbulantzietan zihoazenean, argi eta garbi identifikatzeko modukoak zirenak. Martxoaren 2az geroztik, laguntza humanitarioaren blokeoak Gazan sartzear dauden 171.000 tona elikagaien banaketa eragozten du (herritarrak 4 hilabetez elikatzeko adina). Malnutrizioa orokortu egin da eta oraindik eskura dauden elikagai urriak helezinak dira. Laguntzaren banaketa berak kudeatzea proposatu du Israelek, eta herritarrak lekualdatzeko erabiltzea.
Salaketa:
Ospitale eta osasun azpiegituren aurkako erasoak erabiltzea, misioan dauden osasun langileak sarraskitzea eta laguntza humanitarioa blokeatzea, biztanleria baten deportazioa eta deuseztapena sustatzeko arma gisa: ez dago zalantzarik estatu batek nahita egindako gerra krimena dela.
Eskaria:
Europa eta bere herrialde kideak ezin dira besoak gurutzatuta geratu. Europak, nazioarteko komunitatearekin batera, gerra krimen hauek argi eta garbi gaitzetsi behar ditu eta Israeli berehalako su-etena ezarri. Horrek zirkulazio askea ahalbidetu behar du, baita zerbitzuen eta erreskate-langileen eta langile humanitarioen integritatea ere. Horrek osasun-langileen babesa eskatzen du, beren eginkizuna bete ahal izateko, bai eta laguntza humanitarioa eta osasun-azpiegiturak baldintzarik gabe eskuratzeko aukera ere.