DIADA CATALUNYA

ELAk parte hartu du Diada Eguneko hainbat ekimenetan

2023/09/11
ELAk bere elkartasuna adierazi die Katalunian autodeterminazio eskubidea defendatzeagatik errepresaliatu guztiei.

ELAko ordezkaritza bat Bartzelonara joan da 2023ko Diadaren ekitaldi nagusietan parte hartzeko. Gaurkoan, ehunka mila pertsona kalera atera dira Kataluniako nazio bat dela aldarrikatzeko. Urtero bezala, ELA hainbat gizarte-eragilerekin bildu da, eta autodeterminazio eskubidea defendatzeagatik Espainiako Estatuaren errepresioa jasan duten eta jasaten jarraitzen duten pertsonei elkartasuna adierazteko berariazko aldarrikapena egin du.

Visca Catalunya lliure!