ELAk parte hartu du Frantziako CGT sindikatuaren 54. kongresuan
ELAk nazioarteko mintegian parte hartu du beste 100 sindikalistekin, bost kontinenteetako 70 herrialdeetatik etorritakoak. Bertan Multinazionaleen boterearen aurrean sindikalgintzaren estrategiak; nazioartean eragiteko aukerak eta pakea eraikitzeko bideak gaiak landu dira, munduko hainbat kasu eta esperientziak partekatuz.
Kongresua nazioarteko zein Frantzian bizi den testuinguru zail batean ospatzen da eta horren islada dira CGT-k mahai gainean dituen diagnostikoa eta eztabaidagaiak. Langile klaseari eragiten dion gerra estrategiak eta inperialismoaren ondorioek eskatzen duen nazioarteko elkartasuna adierazi du idazkari nagusiak, armagintzarako aurrekontuen handitzearen aurka posizio irmoa defendatuz.
Ultraeskuinak langileen kontra daraman estrategia salatzen du CGTk eta Patronalaren lerrokatzea, sindikalisten aurka aritzea ekarri duena hainbat kasutan. Honen aurrean langileekin alor desberdinetan modu kolektiboan aritzeko deia egten du CGT-k.
Eskuinaren aurka egiteko modu zuzena bezela, langileen lan baldintzak eta eros ahalmena defendatzea planteatzen du CGT-k, eta bereziki, grebaren kultura berreskuratzeko erronka jaso du datozen urteetarako.
Barrura begira CGT -ek organizazioaren sendotu beharra jarri du mahai gainean. Hainbat lantokian ez dagoen afiliazioa eta langileen ordezkaritza handitzeko helburua du sindikatuak.
Horrekin batera isolatuta dauden afiliatuen gertutasuna bermatzeko hautua egiten du eta hori lortzeko herri eta departamendu baturen egitekoak berrikusi eta indartu nahi ditu.