ELAk parte hartu du IndustriALL Global Unionek Ciudad del Cabon antolatutako topaketan

2023/06/23
ELA Industria eta Erainkuntzak ekainaren 18tik 22ra IndustriALL Global Unionek Hegoafrikan egin duen topaketan parte hartu du. IndustriALL Global Union munduko sindikatu-federazio bat da, meatzaritza, energia eta industria sektoreko langileak ordezkatzen dituena. Topaketan, Emakumeen Batzordea, Gazteen Munduko Konferentzia, Batzorde Exekutiboa eta Epe Erdiko Konferentzia egin dira. 140 herrialde baino gehiagoko sindikatuek parte hartu dute jardunaldietan.

ELAk Emakumeen Batzordean parte hartu du, eta bertan gure Genero Ekitateko Plan Estrategikoa azaldu dugu. Plan horrek interes handia piztu du beste sindikatuetako gainerako emakumeengan.


Era berean, gainerako saioetan hainbat gai jorratu dira; besteak beste: Trantsizio Justua, munduan zehar jasaten diren diskriminazio ezberdinak edo IndustriAll Global Unionen erronkak.


Topaketak oso positiboak izan dira. ELArentzat, sindikatu internazionalista den aldetik, oso garrantzitsua da horrelako foroetara joatea.