ELAk Sahararekiko elkartasun ekitaldian parte hartu du, ITUCen Kongresuaren baitan

Nazioarteko Konfederazio Sindikalaren (ITUC, ingeleraz) 5. Biltzarrean Australian parte hartzen ari den ELAren ordezkaritzak Saharako herriari elkartasuna adierazteko UGT-Sariok antolatutako ekitaldian parte hartu du. Ekitaldira sindikatu ugari joan dira (batez ere afrikarrak eta latinoamerikarrak), ELAz gain. ELAren ordezkaritzak hitza hartu du Saharako herriari elkartasuna adierazteko eta benetako ekintzak eskatzeko, Marokoak inbasioak eragindako herri erbesteratuaren autodeterminazioaren eskubidea aitortzeko.
Ildo horretan, ELAk iragarri du proposamen bat aurkeztuko duela Europako Sindikatuen Konfederazioaren (ETUC, ingeleraz) hurrengo biltzarrean, lurralde okupatuekiko merkataritzari buruzko erregulazioaren alde lan egiteko. Izan ere, Maroko duela hamarkada batzuetatik egiten ari da praktika hori, Mendebaldeko Saharako aberastasun naturalen kontura.