ELAk Scottish Trade Union Congress-en (STUC) Kongresuan parte hartu du

2022/04/27
ELAk apirilaren 25etik 27ra Aberdeen hirian ospatu den STUCen 125. Kongresuan parte hartu du. ELAk erlazioa du berekin orain dela urte asko. “Gure iraganaz harro - etorkizunerako antolatzen" lelopean ospatutako Kongresuan 400 delegatuk baino gehiagok hartu dute parte.

Ane Miren Zelaia, Batzorde Eragileko kidea, egon da Kongresuan ELAren izenean. Bertan, Eskoziako egungo egoera ekonomiko eta politikoari buruz eta sindikatuko kideak gehien kezkatzen dituzten hainbat gairi buruz hausnartu da, hala nola COVID-19ak langile klasean izandako eraginak, klima aldaketa, lan justua, soldatak, pentsioak eta lan segurtasuna, besteak beste.