ELAk Scottish Trade Union Congress-en (STUC) Kongresuan parte hartu du

ELAko delegazioak hainbat jardueratan hartu zuen parte. Hauen artean, nazioarteko mahai inguru batean, non gaur egungo Kataluniako prozesuaren egoeraz eta prekarietateari aurre egiteko sindikatuen erronkei buruz hitz egin zen.
Mitxel Lakuntzak Kongresuan hitz egiteko aukera izan zuen. Bere hitzaldian Eskoziako erreferenduma herrien autodeterminazioari errespetu eredua izan zela aipatu zuen, Espainiako gobernuak Kataluniako prozesuari eta Euskal Herriko nahiari errepresioz eta inposizioz erantzuten dion bitartean. Beste aldetik, Mitxelek kontrabotereko sindikalismoa indartzeko beharra azpimarratu zuen, sindikalismoaren tresna diren antolaketa eta greba aldarrikatuz. Zentzu honetan, entzuleekin Bizkaiko erresidentzien 370 eguneko grebaren arrakasta partekatu zuen, Kongresuko delegatuen txalo beroa jasoz.