ELAk Siriako ipar-ekialdean ekintzaile kurduen hilketa salatzen du

2023/06/27
ELAk gaitzetsi egiten du Turkiak Siriako ipar-ekialdean bi goi emakume funtzionario kurduren eta haien gidariaren hilketa. Berriz ere, Turkiako estatuak politikoki aktiboak diren eta beren herriarentzat sistema demokratikoa, ekologikoa eta askatasunekiko errespetuzkoa ezartzeko borroka baketsuan ibilbide luzea duten emakumeei eraso egiten die.

Yusra Darwish, Siria ipar-ekialdeko Qamishlo kantoneko kopresidentea, Yusra Darwish, haren ondokoa, Reyhan Amude, eta haren gidaria, Firat Danial, ekainaren 20an hil zituzten, Turkiako estatuak droneekin euren ibilgailua bonbardatu zuenean Beyundar herritik gertu.


ELAtik gaitzetsi egiten ditugu Turkiako Estatuak etorkizun demokratiko, ekologiko eta baketsua eraikitzeko lana suntsitzeko egindako eraso hau eta beste eraso guztiak.


Era berean, nazioarteko gobernu eta erakundeei politika horien aurka ager daitezela eta politika horiek geldiarazteko neurri eraginkorrak har ditzatela eskatzen diegu. Erdoganen gobernuaren eraso eta okupazio gerraren aurrean isiltasunak konplize egiten gaitu Kurdistango egoera larri honetan.