GREBA OROKORRA

ELAk soldaten deskontua Kubari laguntzara bideratuko du

2026/04/23
ELAk soldaten deskontua Kubari laguntzara bideratuko du
Sindikatuak Karibeko irlarako materialaren bilketari ere ekingo dio.

ELAk erabaki du martxoaren 17ko greba orokorraren euren liberatuen soldaten deskontua Kubako laguntzara bideratuko duela. Euskal Herrian Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propio baten alde egindako greba orokorraren ondorioz, sindikatuko liberatuei soldata deskontua aplikatu zitzaien, eta ELAk halako deskontuak ekimen sozial eta giza laguntzakoetara bideratzen ditu. Oraingo honetan, parte bat Kubako langile klasea laguntzeko izan dadila erabaki du sindikatuak. Zehazki, Euskadi-Cuba elkartearen bidez 20.000 euroko laguntza bideratuko du ELAk, eguzki panelak erosi eta bidaltzeko kanpainan parte hartuz.

Gainera, ELAk bere militantziari dei egiten dio, ahal den neurrian, material bilketan laguntzeko, bai zuzenean ekarpena eginez, bai ekimena bere inguruan zabalduz. Sindikatuaren egoitza batzuk materiala biltzeko gune izango dira, eta horretarako harrera ordutegia zehaztu da.