ELAk txalotzen du langileen borrokari esker 2017an Argentinan kaleratuak izan ziren hainbat langile euren lanpostuetara bueltatu izana

Argentinan langileen kontrako erasoak gero eta ohikoagoak eta bortitzagoak dira, alegia, urte luzez eta borrokari esker lortutako garaipen sozial eta laboralak galtzeko erasoak ugaritu egin dira. Horren aurrean, sarriago egin dira lanuzteak, manifestazioak.... Eraso handia jaso duen sektoreetako bat dugu sektore publikoa, azken honetan 2017ko amaieran kaleratze masiboak gertatu baitziren.
Argentinan langileen eskubideen kontrako erasoa oso bortitza izan da. Halere, langileen antolaketa eta borrokak fruituak eman ditu. Horren adibide da, ATEk, Estatuko Langileen Elkarteak, CTA-Arekin batera, urtarrilaren 4rako deitu zuen lanuzte eta mobilizazioekin lortu zuena. ELAk elkartasuna adierazi eta bat egin zuen mobilizazioekin. Izan ere, 2017ko amaieran, Argentina osoan gertatu ziren kaleratzeak salatzeko kalera atera ziren, eta lanuzte eta mobilizazio horiei esker, osasungintzan hobekuntzak eskatzeagatik kaleratuak izan ziren langile asko euren lanpostuetara bueltatu dira.