ELAk UILren 18. Kongresuan parte hartu du

2022/10/17
ELA UIL (Unione Italiana del Lavoro) sindikatu italiarraren 18. kongresura gonbidatutako nazioarteko ordezkaritzaren parte izan da. Kongresua urriaren 13tik 16ra ospatu da Bolognan “Diritti e Disuguaglianze, Colmiamo il vuoto” (Eskubideak eta berdintasun eza, guk betetzen dugu hutsa) lelopean. Leire Gallegok, Batzorde Eragileko kideak, ordezkatu du ELA bertan.

UIL Italiako 3. sindikatua da, 2,5 milioi afiliatuekin, eta kongresuan 1400 delegatuk hartu dute parte. Bertan nazioarteko delegazio zabala izan da, 36 herrialde ezberdinetako eta 50 organizaziotako 70 pertsona, hain zuzen ere.

“Diritti e Disuguaglianze, Colmiamo il vuoto” (Eskubideak eta berdintasun eza, guk betetzen dugu hutsa) lelopean ospatutako Kongresuko gai nagusiak hurrengoak izan dira: gizartean dagoen berdintasun eza (Italian bereziki Iparralde eta Hegoaldearen arteko desberdintasunak), Ukraniako guda, krisi energetikoa eta lantokietan ematen diren hildakoak (Italian urtean 1800 inguru).