UNI EUROPA
ELAk UNI Europaren 6. Konferentzian parte hartu du

"Real Say, More Pay" ("Benetako ahotsa, soldata handiagoa") lelopean, konferentziak gai erabakigarriak jorratu zituen, hala nola, negoziazio kolektiboaren bultzadaren garrantzia, sindikalgintza eta sindikatuen indartzea. Zerbitzuen federazioan gaur egun dauden erronkak eta gaur egungo mehatxuak ere izan dituzte hizpide, hala nola ultraeskuinaren gorakada.
Konferentzian lau ebazpen onartu dira: negoziazio kolektiboa bultzatzearen garrantzia; IA edo trantsizio ekologikoa bezalako negoziazio kolektiboan errealitate eta erronka berriei erantzutearen garrantzia; UNI Europaren konpromiso politikoa eta Europan ultraeskuinak izan duen gorakadari aurre egiteko konpromisoa.
Palestinako gatazkak markatu zuen konferentzia. Modu honetan, ELA sindikatuak konferentziako mahaiak aurkeztutako adierazpen baten aurka bozkatu zuen, non ez zen onartzen Estatu sionista burutzen ari den genozidioa. Konferentzian parte hartu zuten gehienek errefusatu zuten adierazpena.
Konferentzia horretan, Oliver Roethig UNI Europaren idazkari nagusia eta Peter Hellberg UNI Europaren presidentea berriro aukeratu dituzte. Presidenteordearen ardura ere berritu dute, Lieveke Norga buru dela.
Hala, konferentzia horretan, Europan hurrengo bost urteetan negoziazio kolektiboa bultzatzeko konpromisoaren oinarriak jarri dira.