ELAk elkartasuna adierazi dio Palestinari

2021/11/29
Azaroaren 29an, Palestinarekiko Elkartasunaren Nazioarteko Egunean, ELAk Israelgo Estatu sionistaren okupazioari aurre egiten dion herri palestinarrarekiko bere elkartasuna berretsi nahi du.

Gaur egun, inoiz baino zentzuzkoagoa da Palestinarekiko elkartasuna aldarrikatzea, Israelek Palestinako gizarte zibileko erakundeen aurka egiten duen kriminalizazio-kanpaina sistematikoaren aurrean, eta Palestinarekiko nazioarteko lankidetza eta ekintza humanitarioa zailtzen saiatzearen aurrean.

Gaurko egun hau gogoratzean, ELAk gogorarazi nahi du Palestinaren auzia oraindik ez dela konpondu; eta nazioarteko legedia bete dadila eta palestinarrek NBEren Batzar Nagusiak onartutako eskubide besterenezinak eskuratu ditzatela eskatzen du. Horien artean daude, besteak beste, determinazio librerako eskubidea, independentziarako eta subiranotasun nazionalerako eskubidea; eta palestinarrek beren etxeetara itzultzeko eta beren ondasunak berreskuratzeko duten eskubidea.