Elkartasuna Argentinako greba nazionalarekin

Herrialdeko arazo nagusien aurrean, hala nola gosea eta pobrezia (gaur egun haurren % 60ri eragiten diotenak) eta lan-prekarietatea (langileak enpleguak biderkatzera behartzen dituena), CTA-Ak kale eta lantokietan ekintza-plan bat burutzen ari da otsailaz geroztik. Honen helburua Gobernuaren agenda herriaren arazo larriak konpontzera bideratzea eta politikak NDFk ezartzen dituen errezeta neoliberalen antipodetan kokatzea da. Ekainaren 16ko lanuzte nazionala ekintza plan horren barruan kokatzen da, eta mobilizazioak eta errepide mozketak izango dira probintzietan eta Buenos Aires Hiriko sarrera nagusietan.
Zalantzarik gabe, gaur egungo testuinguruan, greba eta mobilizazioa dira langile klaseak erosteko ahalmenaren galeraren aurka eta justizia sozialaren alde borrokatzeko dituen tresnarik boteretsuenak.
Egoera honen aurrean, Argentinan, Euskal Herrian eta mundu osoan langile klasearen bizi eta lan baldintzak hobetzeko borrokak partekatzen ditugunon arteko nazioarteko elkartasuna zein garrantzitsua den jakitun, ELAk bere elkartasuna eta babesa helarazi dio CTA-Ari borroka egun honetan.