ITALIA

Elkartasuna Italiako greba orokorrari

2024/11/29
ELAk babesa adierazi die CGIL eta UIL sindikatu italiarrei, elkartasuna bidaliz gaur, azaroak 29, greba orokorrean dauden langileei.

 

Horrela, Italiako langileek soldaten, pentsioen eta zerbitzu publikoen gainbeheraren ondorioz jasaten ari diren erasoei erantzuten diete, eta aberastasunaren banaketa bidezkoagoa eskatzeko mobilizatzen ari dira. Italiako gobernuak langileen eta pentsiodunen eskubideen aurkako erasoari eusten dio, erosteko ahalmenaren galera izugarria, prekarietatearen hazkundea eta zerbitzu publikoen suntsiketa jasaten ari baitira, enpresen mozkin handiak bere horretan uzten dituen bitartean.

ELAk Italiako langileen borroka eta ekintzari babesa adierazi die. Zuen borroka gurea ere bada!