Elkartasuna Txileko greba orokorrarekin

Milioika txiletarrek legitimoki adierazten dute egunotan indarrean dagoen eredu neoliberalaren egiturekiko haserrea eta gaitzespena. Horren aurrean Sebastian Piñera presidenteak larrialdi egoera ezarri du, muturreko indarkeria erabiliz herriaren eskaera legitimoak isilarazteko. Horrek Txileko historian aurrekaririk gabeko gizarte eta gobernagarritasun krisia sakondu du. Egoera horren aurrean, sindikatuek eta gizarte erakundeek greba orokorra deitzea erabaki dute urriaren 23an eta 24an.
Egoera horren aurrean, Txilen, Euskal Herrian eta mundu osoan demokrazia eta justizia sozialaren alde borroka berdinak egiten dituztenen arteko nazioarteko elkartasuna zein garrantzitsua den jakitun, ELAk bere elkartasuna eta babesa helarazi dio Txileko herriari.