EKIALDE HURBILA

Europako sindikatuek premiazko deia egin dute EBk Israelekin zuen elkartze akordioa bertan behera utz dezan

2024/04/03
Europako sindikatu-talde batek, besteak beste ELAk, EBri eta Europako herrialdeei eskatu die bertan behera utz dezatela Israelekin egindako Elkartze Akordioa, bai eta aldebiko itunak ere, Israelgo gobernuak egindako giza eskubideen urraketa larriengatik. Izan ere, EBren Akordioaren 2. artikulua urratu du.