EB-Israel Elkartze Akordioa

Europako sindikatuen deialdia: Bertan behera utzi Europar Batasuna-Israel Elkartze Akordioa!

2025/02/12
ELAk, giza eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea errespetatuak izan arte, Europar Batasunak Israelekin duen Elkartze Akordioa bertan behera uzteko eskatzen duen kanpainarekin bat egin du. Era berean, Europako herrialdeei, Israelera arma nahiz material militar oro bidaltzen uztea eskatzen die.

2023ko urriaz geroztik 45.000 palestinar baino gehiago erailak izan dira Gazan. Gazan eraildako pertsonen %70 inguru emakumeak eta haurrak dira Nazio Batuen arabera.

Zerbitzu publikoak, tartean osasungintza, ura eta saneamendua txikitua izan da, eta eskolen nahiz unibertsitateen %80 suntsituta edo kalteatua izan da.

Israelgo estatuaren ekintza basatien ondorioz, langileak bereziki kaltetuak izan dira, osasun eremuko langile, langile humanitario edo kazetarien kontra zuzenduriko erasoak barne. Osasun eremuko 1.000 langile eta 318 langile humanitario erailak izan dira Gazan, tartean Nazio Batuen 235 langile. 200 langile humanitario erailak izan dira zazpi hilabetetan; azken bi hamarkadetako edozein urtetan mundu osoan hildakoen kopuru osoa gaindituz.

Azken 13 hilabeteetan, NBEko Segurtasun Kontseiluak lau ebazpen onartu ditu Gazari buruz. Nazioarteko Justizia Auzitegiak, genozidio arriskua saihesteko Israelek hartu beharko lituzkeen premiazko neurriak zerrendatu dituzten hiru ebazpen lotesle eman ditu. Era berean, auzitegiak kontsulta-irizpen bat eman zuen, Israelek Palestina okupatzea legez kanpokoa dela eta Israel palestinarren aurkako arraza-bereizketaren nahiz apartheidaren erantzulea dela esanez. Hala eta guztiz ere, EBk ohi duen jarrera hartu du, EBak eta estatu kideek, Israeli babes politikoa eta laguntza materiala ematen jarraitzen dutelarik.

EB-Israel Elkartze Akordioa, EBren eta Israelen arteko harremanak arautzen dituen itun nagusia da. Bien arteko mugarik gabeko merkataritza harremana errazten du, eta EBeko programa eta proiektuetan, Israeli eta bere enpresa militarrei, Europako beste edozein herrialdetako enpresei baino aukera gehiago ematen dizkio.

Elkartzeko Akordioaren 2. artikuluak honela dio: "Alderdien arteko harremanak... giza eskubideen errespetuan eta printzipio demokratikoetan oinarrituko dira (...) Hitzarmen honen funtsezko elementua diren neurrian".

Nazioarteko Auzitegiek Israelgo Gobernuak nazioarteko zuzenbidea behin eta berriz urratu duela ebatzi dute, eta Lehen Ministroa nahiz Defentsako idazkari ohia atxilotu ahal izateko atxilotzeko aginduak eman ditu. Hala ere, Europako Batzordeak ez du urratsik egin Elkartze Akordioa bete den ebaluatzeko.

EBk Israelekin duen elkartze akordioa bertan behera utzi beharko luke. Iraganean horrelako erabakiak hartu izan ditu 15 herrialderen aurka, delitu askoz ere arinagoengatik. Bada garaia EBk bere arauak betetzeko eta nazioarteko zuzenbidea koherentziaz aplikatzeko!

ELAk, Europako beste sindikatu batzuekin batera, giza eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea errespetatuak izan arte, EBk Israelekin duen Elkartze Akordioa bertan behera utz dezala eskatzen du. Era berean, Europako herrialdeei, Israelera arma nahiz material militar oro bidaltzen uztea eskatzen die.

Bertan behera utzi EB-Israel Elkartze Akordioa!