Europar Batasunak eta Marokok saharar arrantza-baliabideak ustiatzen jarraitzen dute

2019/02/19
Europar Parlamentuak Marokorekin sinatu du Mendebaldeko Sahara barne hartzen duen arrantza akordio berria (415 boto alde eta 189 kontra). Akordioak ez du nazioarteko legedia betetzen, Mendebaldeko Sahararen espolioan sakontzen du eta saharar herriaren eskubideak urratzen ditu.

Aldebiko akordioak baimena emango die itsaontzi europarrei saharar uretan arrantzatzeko, gai honen inguruan dauden Nazio Batuen akordioak eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren epaiak urratuz. Epai hauen arabera, saharar urak Marokorekin egin daitezken akordioetatik kanpo geratu behar dira Frente Polisarioari kontsultatzen ez bazaio eta bere baiezkoa lortzen ez bada. Kasu honetan hau ez da egin.

Akordio honek saharar herriaren autodeterminazio eskubidea urratzen du, marokoar okupazioa iraunarazten du eta gatazkari konponbide politiko bat emateko negoziazio prozesua ahuldu egiten du.

Kontuan hartu behar da guzti honen atzean gardentasunik ez duen negoziazioa dagoela, non Marokok bereak ez diren urak uzten dizkio EBri, migrazioen kontrolerako urteko milioika euroren truke. Kontrol hau giza eskubideak urratuz egiten da, sarekada, atxiloketa, kanporatze eta Marokoko iparraldetik hegoalderako migranteen derriborrezko lekualdaketekin.

ELAk salatu egiten du EB-Maroko arrantza akordioak ez duelako nazioarteko zuzenbidea errespetatzen. Saharar herriaren baimenik gabe, ez Rabatek, ez Bruselak, ez daukate legezkotasunik Mendebaldeko Sahararekin edo bere urekin zerikusia daukan ezer negoziatzeko.