PALESTINA
Israeleko armadak gutxienez 133 kazetari eta komunikabideetako langile hil ditu Gazan
Israelek Palestinaren aurkako indarkeriaren azken gorakada hasi zuenetik, Kazetarien Nazioarteko Federazioaren arabera, gutxienez 133 kazetari eta komunikabide palestinarretako langile hil, hainbat zauritu eta beste batzuk desagertuta daude (*).
Kazetarien Nazioarteko Federazioa (FIP) eta Palestinako Kazetarien Sindikatua (PJS) lanean ari dira informazioa denbora errealean egiaztatzeko eta hilketa guztiak dokumentatzeko. Federazioak hilketak eta kazetarien aurkako erasoak gaitzetsi ditu, eta haien heriotzak berehala ikertzea eskatu du.
Azaroaren 2an ospatzen den Kazetarien aurkako Krimenen Zigorgabetasuna Amaitzeko Nazioarteko Eguna dela eta, Kazetarien Nazioarteko Federazioak (FIP) berretsi du gobernu nazionalek kontuak eman behar dituztela kazetariak hiltzen edo erasotzen dituztenean.
(* zifra eguneratuak urriaren 28an)