JEFTA: Beste merkataritza libreko akordio ilun eta antidemikratikoa

EB-Japonia arteko merkararitza libreko akordioak Europar Komisioaren arabera munduko BPGaren laurden bat suposatzen duen elkartukre komertziala eragingo du. Akordio hau ez da mistotzat hartu eta horren ondorioz ez du 28 parlamentu nazionalen ratifikazioa behar. Hitzarmena TTIP eta CETAk sortutako errefusaren ondorioz EBak hartutako estrategia berriaren barne dago: inbertsioen babes mekanismoak eta kapitulu komertzialak banatzea estatuek akordioak ratifikatu behar ez izateko eta CETAren ratifikazioan Balonia-Belgikarekin gertatutakoa sahiesteko.
ELAtik merkataritza akordioaren analisi, azterketa eta deliberazio prozesu demokratiko bat oinarrizkoa dela defendatzen dugu batez ere akordioak hitzarmen multilateralak gutxiesten dituela kontuan hartuta: Parisko Akordioa, Garapen Jasangarrirako Helburuak (GJH), OITaren lan hitzarmenak edo Nazioarteko Baleen Komisioaren baleen ehizaren aurkako akordioa, besteak beste.