Justizia europarrak multinazionalei CETAk ematen dien pribilegioa legala deritzo

2019/04/30
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak, Luxemburgon egoitza duenak, gaur apirilak 30, CETA merkataritza libreko akordioaren inbertitzaile eta estatuen arteko eztabaidak konpontzeko mekanismoa, (ISDSa), europar zuzenbidearekin bat datorrela ebatzi du.

Irizpen honek etorkizunean mekanismo hau beste akordio batzuetan erabili ahal izatea berresten du, enpresa handiei, EBko ingurumenaren inguruko estandarrak, osasunekoak eta baita estandar sozialak zalantzan jartzea baimenduz.

ELAtik erabaki hau kritikatzen dugu, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak CETAren ISDSa legala dela deritzon arren, guztiz bidegabekoa eta arriskutsua delako, multinazionalei gobernuak salatzeko pribilegio handiak ematen baitie, interes publikoaren alde legeak egiteko Estatuen ahalmena murriztuz.