"Justizia Palestinarentzat!" mintegian izena emateko epea ireki da

Justizia Palestinarentzat Sare Sindikal Europarrak (35 europar sindikatuk osatua, ELA barne) “Justizia Palestinarentzat!: Israelek eragindako langile palestinarren eskubideen urraketan europar konplizitatearekin bukatu” 2. Mintegi Sindikala antolatu du Bartzelonan maiatzaren 18 eta 19rako.
Europar Batasunak Israelen politikaren hainbat alderdi kritikatzen dituen bitartean babes politiko, ekonomiko eta militarra ematen jarraitzen dio. Sindikatu eta herritar kontziente bezala erantzuteko betebeharra eta indarra dugu. Jardunaldi hauen bitartez gobernuak, Europar Batasuna eta enpresak Israelek eragindako langile palestinarren eskubideen urraketetan konplizitatea amaitzeko presio estrategia eraginkorrak bilatu nahi dira.
Bereziki sindikalistei zuzendutako seminario honetako lan hizkuntzak ingelesa, frantsesa, gaztelania eta katalana izango dira. Izena emateko fitxa hau bete behar da maiatzak 11 baino lehen. Inskripzioaren prezioa 50 eurokoa da eta maiatzak 18an bertan ordainduko da erregistro mahaian.