Kapitalari Planto plataformak Europako Funtsak arbuiatzen dituen gida argitaratu du, eta berreskuratze eredu berri bat proposatu

Zehazki, gida oso modu didaktikoan egituratuta dago, bederatzi galderaren bidez: batetik, funtsen gaineko oinarrizko gakoak eta helburuak, finantzaketa errealaren zenbatekoa, onuradunak eta ekarriko dituen erreformak azaltzen ditu gidak. Bestetik, funtsen inpaktuan sakontzen da Hego Euskal Herriaren ikuspegitik. Azkenik, trantsizio bideragarriagorako alternatibak eskaintzen dira, fiskalitatea, berregituraketa ekonomikoa edo kontrol publikoaren esparrua, besteak beste.
Nicola Schererren ikuspegi kritikoa
Gida hau egiteko Nicola Scherer alemaniar ikertzaileak parte hartu du. Scherer Open Generation Europako birformulazio programaren analisi kritikoaren Estatuko sareko kidea da, Europako Funtsen eragina aztertzen aitzindaria.
Alemaniarra jaiotzez, Schererrek Bartzelonan egiten du lan Observatori del Deute en la Globalització lanean eta, besteak beste, "Guía Next Generation EU: más sombras que luces" gidaren egileetako bat da.