ELA EFFATen 5. Kongresuan parte hartzen ari da

2019/11/11
ELAk EFFAT elikadura, nekazaritza eta turismo sindikatuen Europako federazioaren 5. kongresuan parte hartzen ari da. Kongresua Zagreben (Kroazia) ospatzen ari da, azaroaren 6an eta 7an eta 330 parte-hartzaile inguru bildu ditu.

Kongresua "antolatu, borrokatu, irabazi" lelopean ospatzen ari da, eta bertan lanaren, negoziazio kolektiboaren, Europaren eta Europako sindikatuen etorkizunari buruz eztabaidatzen ari dira.

Beste aldetik, Kongresuan, federazioak datozen 5 urteetarako izango dituen lan lehentasunak ezarriko dira, "Baserritik mahaira lan duina bermatzeko helburuarekin". Presentzia eta garrantzi berezia izaten ari dira langile prekarioenen kolektiboak, etxeko langileak eta riderrak bereziki.