Argentina

Elkartasuna langile klaseari eta CTA Autonomari, Mileiren politiken aurka gaurko deitutako Greba Orokorrean

2024/01/24
ELAk bere elkartasuna adierazi die Argentinako sindikatuei gaurko greba egunerako. Mileiren gobernuak ia Estatuaren funtsezko eremu guztiak desegin eta desarautu nahi ditu, botere publiko osoa bere pertsonan kontzentratu eta guzti hori egin ahal izateko erantzun sozial eta sindikal oro kriminalizatu. Guzti honen aurrean borroka antolatu besterik ez da gelditzen Argentinako gure sindikatu anaiak egiten ari diren bezala. Zuen borroka gurea da! Elkartasuna!