"Langile palestinarren eskubideak eta EBren papera" txostenaren aurkezpena

2019/12/11
Palestinako Justiziarako Europako Sare Sindikalak (34 sindikatu europarrek osatua, ELA barne) txosten bat aurkeztu du Europako Parlamentuan, Palestinako langileen eskubideei eta EBren paperari buruzkoa.

Txostenaren aurkezpenean, Riya Al Sanah, txostenaren egileak, Tom Moerenhout, nazioarteko zuzenbidean adituak, EPSUko Pablo Sánchez Centellas eta Palestinako Justiziarako Europako Sare Sindikaleko hainbat ordezkarik parte hartu dute. Konferentzian, EBk eta estatu kideek nazioarteko legedia betetzeko duten betebeharra nabarmendu da, baita mugimendu sindikalaren elkartasunak Palestinako herriaren eskubideen aldeko borrokan duen garrantzia ere.

Txostenak Palestinarren garapenerako egiturazko eragozpenak deskribatzen ditu, eta nola ukatzen zaion lan duinerako sarbidea, lurrak akaparatzeko politika kolonialen bidez, asentamenduetan dauden enpresen bidez eta Israelek Palestinako ekonomia blokeatuz. Gainera, politika horiek langabezia kronikora daraman Palestinako ekonomiaren garapenean eta desindustrializazioan duten eragina ebaluatzen du, eta Israelgo merkatuan lan egitera bultzaturiko palestinarren eta palestinarren esplotazio baldintzak aztertzen ditu. EBk Israelekin duen "harreman bereziaren" alderdiak ere deskribatzen ditu txostenak, bai eta langile palestinarrek lan duina lortzeko orduan duten eragin zuzena ere. Azkenik, nazioarteko mugimendu sindikalak askatasunaren eta justiziaren aldeko borrokan Palestinako herriarekin egoteko neurri aktiboak nola hartu dituen erakusten duten adibideak aurkezten ditu txostenak.

Ikusi txostena osorik