Luca Visentini Nazioarteko Konfederazio Sindikaleko idazkari nagusi gisa hautatua izan da

2022/11/20
ELAko ordezkaritza bat azaroaren 17tik 22ra Melbournen (Australia) dago Nazioarteko Konfederazio Sindikalaren (NKS) 5. Mundu Kongresuan parte hartzen. Kongresuan 200 milioi langile ordezkatzen dituzten 1000 sindikalistek hartu dute parte, guztira, 130 herrialdetakoak.

Erakunde hauek izan dira NKSko idazkari nagusia nor izango den erabakitzeko arduradunak. Bi hautagai zeuden posturako: Luca Visentini italiarra, Konfederazio Sindikal Europarreko (CES) idazkari nagusia, eta Kemal Özkan turkiarra, Industriall Global Unioneko idazkari nagusi albokoa. %72ko botoekin Luca Visentini idazkari nagusi hautatua izan da.

Beste aldetik, Kongresuan Kontseilu Orokorreko konposaketa hautatu da. Kontseilu Orokorra kongresu arteko erabaki organo gorena da eta ELA bertako kide izaten jarraituko du.