Munduko herrialdirik okerrenak langileentzat

2021/07/20
Urtero bezala, Nazioarteko Konfederazio Sindikalak (gaztelaniaz CSI) CSIren 2021eko Eskubideen Indize Globalak txostena argitaratu du, non munduko herrialde okerrenak aztertzen diren langileen baldintzei dagokienez. Lotsaren zerrenda honetan ekintza sindikalaren aurkako estrategiak zabaldu dituzten gobernu eta enpresak agertzen dira, COVID-19ak eragindako krisi ekonomikoari aurre egiteko lehen lerroan egon diren pertsonekin.

Eskubideen urraketa nagusien artean, besteak beste, grebarako, negoziazio kolektiborako, sindikatu bat ezarri eta afiliatzeko, jarduera sindikalerako edota adierazpen- edo elkartze-askatasunerako eskubideak daude. Langileen aurkako indarkeria hemen egongo litzateke. Sindikalisten atxiloketak ere, gutxieneko bizi-baldintza duinak defendatzeagatik. Hala ere, biolentzia modu gordinena Brasil, Kolonbia, Filipinak, Guatemala, Myanmar edo Nigerian gertatu diren sindikalisten hilketak izan dira.

CSIren Eskubideen Indize Globalak lan egiteko munduko herrialde okerrenak zein diren erakusten du, eta herrialdeak 1etik 5era bitarteko eskalan sailkatzen ditu, langileen eskubideen errespetu-mailaren arabera. 2021ean, 10 herrialde okerrenak Bangladesh, Bielorrusia, Brasil, Kolonbia, Egipto, Filipinak, Honduras, Myanmar, Turkia eta Zimbabwe izan dira.

Txostenak langile klasearen eskubideak errespetatzen ez dituzten enpresak ere salatzen ditu. Mundu mailako pandemiaren testuinguruan, enpresa transnazional askok arriskuan jarri dituzte beren langileak edo ez dituzte COVID-19agatik behar bezala babestu. Beste enpresa askok legez kanpo jazarri edo kontrolatu dituzte langileak, Amazonek, Googlek edo Facebook-ek egin duten bezala. Beste enpresa batzuk ere agertzen dira zerrendan, hala nola Volkswagen, Nestlé, Samsung, Uber edo Ikea.

Espainiako estatuaren kasuan, txostenaren adierazleen arabera eskubideak behin eta berriz urratzen dira. Eskubideak noizbehinka urratzen diren herrialdeei dagokienez, Alemania, Italia, iparraldeko herrialdeak eta Uruguai ditugu.

Urteko 2021 Eskubideen Indize Orokorra, bilaketen bidez kontsulta daitezkeen datuekin, helbide honetan aurkitu daitezke: www.globalrightsindex.org