KURDISTAN
Öcalan askatu! Konponbide politikoa auzi kurduarentzat!
1999an bahitu zutenetik, Abdullah Öcalan lider politiko kurdua Turkiako irla-espetxe batean giltzapetuta egon da inkomunikazio erregimen batean, erabateko isolamendu egoeran, urte luzez kanpoko munduarekin harremanik izan gabe, isolamendu, inkomunikazio eta tortura erregimeneko espetxeratzearen inguruko Turkiako eta nazioarteko legeak urratuz.
Ia hiru urte igaro dira Öcalanek kanpoko munduarekin azken harremana izan zuenetik: telefono dei labur bat anaiarekin 2021eko martxoan, besterik ez. Ezin izan da abokatuekin bildu 2019ko abuztutik. Öcalanen familia eta lagunak, bere talde juridikoa eta mundu osoko milioika kurdu bere segurtasunaren beldur dira.
Öcalanek herrien eta sinesmenen koexistentziari, emakumeen askatasunari eta demokraziari buruz dituen ideiek konponbide bat eman diezaiokete Turkiako kurduen auziari, eta amaiera eman Ekialde Ertain osoa 40 urtez baino gehiagoz desegonkortu duen eta milioika pertsona lekualdatu dituen gatazkari. 1993tik konponbide politiko baten alde lan egin du, mugimendu kurduak aldebakarreko lehen su-etena eman zuenetik.
Une kritiko honetan, ELAk Abdullah Öcalanen legez kanpoko isolamendu ankerra gaitzesten du, eta mundu mailako beste organizazio sindikal, politiko eta sozialekin batera Öcalanen askatasuna eta kurduen auzirako irtenbide politikoa eskatzen ditu.