Kurdistan

Öcalanen askapenerako eta Kurdistanen aitortzarako deia

2026/02/13
Öcalanen askapenerako eta Kurdistanen aitortzarako deia
ELAk, estatu espainiarreko, hainbat sindikaturekin batera, Abdullah Öcalan askatzeko eta herri kurdua aitortzeko deia egin du.

Datorren otsailaren 15ean, 27 urte beteko dira Abdullah Öcalan espetxeratu zutenetik, justiziaren, askatasunaren eta herrien eskubideen aldeko borroka sinbolizatzen duena. Sindikatu ezberdinetatik, gure ahotsa batu nahi dugu bere berehalako askapena exijitzeko, bere askatasuna premiazkoa eta ezinbestekoa dela aitortuz Ekialde Ertainean bakea eta egonkortasunerantz aurrera egiteko.

Gaur, inoiz baino gehiago, ezinbestekoa da Turkiari presioa egitea, bakerantz aurrera egiteko aukera gal ez dadin, Öcalanen askapena bermatuz eta herri kurduaren eskubideak errespetatuz. Gure elkartasuna dei argia da justiziara eta aniztasuna aitortzera, bizikidetza demokratiko eta plural baten oinarri gisa.

Öcalanek sortutako paradigmak emakumearen askapenean, aniztasunaren elkarbizitzan eta gizarte anitzen eraikuntzan oinarritutako sistema proposatzen du, Rojavan garatu den bezala. Eredu hori guztiontzat izan daiteke adibide, justizia, demokrazia eta herrien arteko lankidetza posible direla erakutsiz.

Kurduen erresistentziak erakutsi du nazioarteak estatus politiko eta sozial legitimoa aitortu behar diola herri kurduari, bere eskubide eta nahiak errespetatuz.

Gure sindikatuok elkartasun eta justiziarekiko dugun konpromisoa berresten dugu, eta munduko erakunde eta gobernu guztiei dei egiten diegu Öcalanen askapena eta herri kurduaren eskubideen aitortza babes dezaten.

Gure txirikordako hari bakoitza erresistentzia, bizitza eta borroka da.

Askatasuna Abdullah Öcalanentzat!

Elkartasuna herri kurduarekiko!

 

Sinatzaileak:

Confederación Sindical de Comisiones Obreras – CCOO, Confederación Intersindical – CI, Confederación General del Trabajo – CGT , Confederación Intersindical Galega- CIG, Colectivo Unitario de Trabajadores – CUT, Corriente Sindical d’Izquierda de Asturias – CSI, Euskal Langileen Alkartasuna – ELA, Ezker Sindikalaren Konbergentzia ESK SINDIKATUA, Intersindical Alternativa de Catalunya – IAC, Intersindical Asturiana – INAST, Intersindical Valenciana, La Intersindical (Catalunya), Langile Abertzaleen Batzordeak – LAB, Movimiento de Trabajadoras y Trabajadores de Canarias MTC, Organización Sindical de Trabajadores de Aragón – OSTA, Confederación Solidaridad Obrera.