(Online mintegia) “Langile palestinarrekin elkartasuna”

2020/11/23
Palestinako Justiziarako Europako Sare Sindikalak (ETUN) — 34 sindikatu europarrek osatua, ELA barne— “Langile palestinarrekin elkartasuna” online mintegia ospatuko du azaroaren 26an, 17:00etan.

Palestina langile izateko munduko lekurik txarrenetakoa da. Okupazio militarrak, Zisjordaniaren anexioak eta Gazaren blokeoak asko ahultzen dituzte langileen eskubideak, bai eta Palestinako ekonomia ere.

Lan-eskubideetan adituek eta sindikalista nabarmenek, gai hauei buruz eztabaidatuko dute:

  • Okupazioak eta de facto anexioak nola ahultzen dituen langileen eskubideak
  • Covidaren pandemiaren eragina langile palestinarrengan
  • Anexio formalaren mehatxuak nola eragingo dien langileei
  • Nola erabiltzen ari den ETUN asentamenduetan dauden enpresen Nazio Batuen datu-basea 

 

DATA: Azaroak 26, osteguna

ORDUA: 5 PM CET / 6PM Palestina

HIZKUNTZAK: EN / FR / ES

HIZLARIAK:

RIYA AL SANAH - Who Profits

ABED DARI - Kavlaoved

MOHAMMAD MOTAWA – Nekazal Langileen Batzordeak (Union of Agriculture Work Committees)

LAMIA SHALALDEN – Emakumeen komiteak(Women Committees)

MODERATZAILEA: Dror Warschawski (ETUN)

IZENA EMATEKO