Portugalgo Borroka Egun Nazionalarekin elkartasuna

2023/06/28
ELAk elkartasuna adierazi die gaur, ekainak 28, Borroka Egun Nazionalean manifestatzen diren Portugalgo langileei. Portugalgo gobernuari herritarren kezkei eta langileen eskaerei erantzun diezaiela eta EBren inposaketak baztertu ditzala eskatzeko atera dira kalera.

Portugalgo langileek hilabeteak daramatzate greba eta mobilizazio jendetsuak egiten, soldatak eta pentsioak orokorrean igotzeko eskatuz, inflazio handiarekin batera, oinarrizko saskia eta etxebizitza asko garestitu baitira. Langileek eskatzen dute, halaber, talde ekonomiko handiei mesede egiten dien espekulazioarekin amaitzea, funtsezko ondasun eta zerbitzuen prezioak kontrolatzea eta murriztea, enpresa handien irabaziak zergapetzea eta zerbitzu publikoetako inbertsioa indartzea.


Soldata baxuak (gutxieneko soldata 760 €-koa da), prekarietate handia eta etxebizitzak langile klasean pisu handia duen herrialde batean, familia askok zailtasunak dituzte hilaren amaierara iristeko. Egoera hori Portugalen hainbat enpresa irabazi astronomikoak pilatzen ari diren une batean gertatzen ari da.


Horren aurrean, Portugalgo sindikatu nagusiak, CGTP-INek, mobilizazio- eta greba-egun berri bat deitu du, gaur egun Alderdi Sozialistaren esku dagoen gobernuari aberastasuna behar bezala banatuz desberdintasunak eta diskriminazioak murriztuko dituzten politikak eskatzeko. Politika alternatibo bat eskatzen dute, aberastasuna ekitatez banatuko duena, lana eta langileak errespetatu eta baloratuko dituena, ekoizpen nazionala sustatuko duena, Estatuarentzat estrategikoak diren enpresak eta sektoreak berreskuratuko dituena, zerbitzu publikoak defendatu eta inbertituko dituena (arreta berezia jarriz Osasun Sistema Nazionalean) eta Estatuaren funtzio sozialetan, eta erregionalizazioarekin aurrera egingo duena. Era berean, EBren eta EBZren politika neoliberalaren aurka aurrez aurre borrokatzeko eskatzen dio gobernuari, atzera egiteko eskatuz eta, bereziki, interes-tasak ikuspuntu sozialetik onargarriak diren mailetara jaitsiz.


Gaurko borroka-eguna honako eskaera hauen inguruan zentratuko da:

 

  • Langile guztientzako soldataren igoera orokorra eta esanguratsua, gutxienez % 10ekoa (gutxienez 100 €) eta gutxieneko soldata 850 €-ra igotzea.
  • Negoziazio kolektiborako eskubidea berrezartzea, hitzarmen kolektiboen ultraktibitatea berezarriz eta lan-legeriaren gainerako arau kaltetsuak baliogabetuz, eta langilearentzako tratu onuragarrienaren printzipioa erabat berriz sartzea;
  • Lanaldia astean 35 ordura murriztea guztientzat, eskubiderik eta soldatarik galdu gabe eta lanaldiaren liberalizazioaren, ordu-bankuen eta etengabeko eta txandakako lana orokortzeko ahalegin ororen aurka;
  • Sektore publiko eta pribatuetan prekarietateari aurre egitea.
  • Erretiro-pentsioak handitzea, pentsiodunen erosteko ahalmena berrezarri eta hobetzeko;
  • Zerbitzu publikoetan eta Estatuaren funtzio sozialetan egindako inbertsioa indartzea, herritarrei zerbitzu hobeak bermatzeko.


Portugalen, Euskal Herrian eta mundu osoan langile klasearen bizi eta lan baldintzak hobetzeko borroka berdinak partekatzen ditugunon arteko nazioarteko elkartasuna zein garrantzitsua den jakinda, ELAk bere elkartasuna eta babesa helarazi dizkio CGTP-INi borroka egun honetan.