Sahara aske baten alde

2024/10/29
STOP ARMING MAROKO! STOP ARMING ISRAEL!

Frantziaren eta Marokoren arteko aldebiko harremanen berpiztea dela eta, hainbat sindikatu eta erakunde sozialak, komunikatu bat argitaratu dugu Mendebaldeko Sahararen okupazioari eta kolonizazioari emandako babesa salatzeko. Izan ere, NBEren deskolonizatu beharreko lurraldeen zerrendan dago oraindik, eta saharar herriak autodeterminaziorako duen eskubidea berresten dugu.


Estatu Batuekin, Espainiarekin, Alemaniarekin, Txinarekin eta Israelekin batera, Frantzia da Israeli arma gehien ematen dizkionetako bat.
Komunikatuan, Marokori armak saltzeari berehala uzteko exijitzen da eta baita Marokok Mendebaldeko Saharan duen politika kolonialari berehala etetea ere.


Erakunde sinatzaileok saharar herriari, palestinar herriari eta zapaldutako herri guztiei laguntzen jarraitzeko konpromisoa hartzen dugu.
Herriek autodeterminaziorako duten eskubidea baldintzarik gabekoa da, eta nazioarteko zuzenbidea aplikatu behar da.


Stop arming Maroko!
Stop arming Israel!