Samina Munduko Foro Sozialean

2018/03/16
Martxoaren 15eko jardunaldian samina izan zen nagusi; izan ere Rio de Janeiron zinegotzi eta aktibista zen Marielle Franco erail zuten. Munduko Foro Soziala Salvador de Bahian ospatzen ari da martxoaren 13tik 17ra.

Foro honetako ekintza guztietan oso presente egon ziren atzokoan Marielle Francori omenaldiak. Adibidez, legalitate itxuraz emandako estatu kolpe baten ondorioz kargugabetutako Dilma Rousseff Foroan izan zen. Dilma Rousseffek adierazi zuenez, Marielle Francoren erailketa Brasilen demokraziaren kontra egindako eraso berri bat da.

ELAk atzo parte hartze berezia izan zuen Foroan. Gizarte politen arduradun Mikel Novalek zorraren inguruko hitzaldia eman zuen. Novalek ere gogoan izan zuen Marielle Franco bere hitzaldian.