Sharan Burrow Nazioarteko Konfederazio Sindikaleko Idazkari Nagusi gisa berrautatua izan da

2018/12/11
ELAko ordezkaritza batek abenduaren 2tik 7ra Kopenhagenen (Danimarka) izan den Nazioarteko Konfederazio Sindikalaren 4. Mundu Kongresuan parte hartu du. Kongresuan 106 milioi langile ordezkatzen dituzten 250 erakundeetako 779 delegatuk hartu dute parte, guztira, 131 herrialdetakoak.

Erakunde hauek izan dira NKSko idazkari nagusia nor izango den erabakitzeko arduradunak. Bi hautagai zeuden posturako: Susanna Camusso, Italiako CGILko idazkari nagusia, eta Sharan Burrow, ordura arteko NKSko idazkari nagusia. %52ko botoekin Sharan Burrow idazkari nagusi berrautatu dute.

Beste aldetik, Kongresuak Kontseilu Orokorreko konposaketa hautatu zuen. Kontseilu Orokorra kongresu arteko erabaki organo gorena da, ELA bertako kide da.