#StopSettlements | Lurralde okupatuetako legez kanpoko asentamenduekin merkataritza geldiarazteko Europako Herritarren Ekimena

2022/02/21
ELAk bat egin du Europako Herritarren Ekimenarekin. Ekimen horrek Europako Komisioari lurralde okupatuetako legez kanpoko asentamenduekin merkataritza geldiarazteko neurriak har ditzala eskatu dio. Europako herritarren milioi bat sinadura behar dira.

Europar Batasuna anexioaren aurka dagoela dio eta lurralde okupatuetako legez kanpoko asentamenduak nazioarteko bakerako eta egonkortasunerako oztopotzat jotzen dituela. Baina legez kanpoko asentamenduak gerra-krimena diren arren, EBk haiekin merkataritzan aritzeko aukera ematen du. Merkataritza horrek anexiotik irabaziak lortzea ahalbidetzen du eta mundu osoan legez kanpoko asentamenduak hedatzen laguntzen du. EBren lege bat eskatzen dugu, legez kanpoko asentamenduekin egiten den merkataritzari behingoz amaiera emango diona. Lege horrek eragina izango luke lurralde okupatuetatik datozen produktuekin egiten den merkataritzan, besteak beste, Palestinako Lurralde Okupatuko legez kanpoko asentamenduetatik edo Saharatik arpilatzen diren produktuei.


#StopSettlements Europako Herritarren Ekimena, GKEen, oinarrizko mugimenduen, sindikatuen, eta politikarien aliantza zabal batek babestua, EBko herritarrek Europako Komisioari lege-aldaketa zehatz bat proposatzeko modu zuzena da, lurralde okupatuetan legez kanpoko asentamenduekin merkataritza oro geldiarazteko. Komisioari merkataritza-transakzioak arautzea eskatzeko lege-proposamena bildutako milioi bat sinadurara iristen bada bakarrik aurkeztu ahal izango da.


Okupazioarekin etekina ateratzeari amaitzeko ordua da!


ONLINE SINATU ekimena webgune honetatik: STOPSETTLEMENTS.ORG