#StopSettlements | Lurralde okupatuetako legez kanpoko asentamenduekin merkataritza geldiarazteko Europako Herritarren Ekimena

2022/05/27
Legez kanpoko asentamenduak gerra-krimena diren arren, EBk hauekin merkataritza baimentzen du. Merkataritza horrek anexiotik onurak lortzea ahalbidetzen du eta mundu osoan legez kanpoko asentamenduak hedatzen laguntzen du. ELAk Europako Komisioari lurralde okupatuetako legez kanpoko asentamenduekin merkataritza geldiarazteko neurriak har ditzala eskatzeko Europako Herritarren Ekimena babesten du. Europako herritarren milioi bat sinadura behar dira.

Europako Herritar Ekimen hau sinatuz:


• Europar Batasunak legez kanpoko asentamenduekin merkataritza amaitzea eskatzen da: Palestina okupatuko legez kanpoko asentamendu israeldarrekin edo Marokok legez kanpo okupatutako lurralde sahararrekin barne.
• Europar Batasunari exijitzen zaio nazioarteko legea eta giza eskubideak modu sendoan aplika ditzala, bere merkataritza-harremanetan barne.
Europar Batasunari adierazten zaio europarrok ez dugula politika europar kaltegarrien bidez egindako palestinarren eta sahararren aurkako kolonizazioaren eta indarkeriaren konplize izan nahi.


SINATU asentamendu ilegalak geldiaraziko dituen lege baten alde!