Ukrainan gerrari ez!

Bakea nahi bada, ezin da militarizazioaren eta gerraren aldeko apustua egin. Bilatzen dena tentsioa deseskalatzea bada, tentsioan dagoen gune batera tropak eta armak bidaltzea guztiz kaltegarria da.
ELAk elkarrizketarako eta diplomaziarako deia egiten du gatazka konpontzeko eta ukrainarrak bakean bizi ahal izateko.
Europar Batasunari gatazkarako irtenbide baketsu eta diplomatikoa aktiboki bultza dezala eskatzen diogu.
Gainera, estatu espainiarrari exijitzen diogu gatazkan dagoen eremuan dauden indar militarrak erretiratzeko eta hara tropa gehiago ez bidaltzeko. Gastu militarra baliabide publikoen zarrastelkeri bat da, eta baliabide horiek behar sozialak asetzera bideratu beharko lirateke. Era berean, NATOrekin haustea eskatzen diogu, hau aliantza militar arriskutsua baita bakearentzat eta munduko herrientzat.