LANEren Konferentzia

ELA Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) 114. Nazioarteko Konferentzian parte hartzen ari da

2026/06/02
ELA Lanaren Nazioarteko Erakundearen (LANE) 114. Nazioarteko Konferentzian parte hartzen ari da
ELA Genevan (Suitza) ekainaren 1etik 12ra ospatuko den Lanaren 114. Nazioarteko Konferentzian parte hartzen ari da. Konferentziak LANEko kide diren 187 herrialdetako gobernuen, enplegatzaileen eta langileen ordezkariak biltzen ditu, lan-munduaren etorkizuneko erronkei buruz hausnartu eta hauei aurre egiteko.

LANEren Lanaren Nazioarteko 114. Konferentziak, urtero Genevan biltzen denak, lanaren nazioarteko arauak eta LANEren politika orokorrak ezartzen ditu, eta gizarte- eta lan-gai nagusiak eztabaidatzeko foroa ere bada. Konferentziak aurten Lanean Genero Berdintasunerako Agenda Eraldatzaileari buruzko Eztabaida Orokorra eta Plataformen Ekonomiako Lan Txukunari buruzko eztabaida azpimarratu du, besteen artean.

114. konferentzia honetan, ELAk Lanaren Nazioarteko Arauak Aplikatzeko Batzordean parte hartzen du. Bertan, lanaren nazioarteko arauak urratu zituzten 24 herrialdeetako kasuak aztertu eta eztabaidatuko ditu. Aurtengo zerrendan, besteak beste, Argentina, Espainia eta Hego Afrika daude.

Era berean, ELAko ordezkariek LANEren Konferentziako egonaldia mundu osoko beste sindikatuekin topaketak izateko eta beste jarduera batzuetan parte hartzeko aprobetxatuko dute, hala nola Palestinarekiko elkartasun ekitaldi tradizionalean,besteak beste.