Palestina

Saif Abukeshek eta Thiago Ávila aske. Global Sumud Flotillaren aurkako errepresiorik ez

2026/05/04
Saif Abukeshek eta Thiago Ávila aske. Global Sumud Flotillaren aurkako errepresiorik ez
Komunikatu hau sinatzen dugun sindikatuok Israelek nazioarteko uretan Global Sumud Flotillaren aurka egindako erasoak salatzen ditugu, zeinak oso larritzat jotzen ditugun, giza eskubideak eta nazioarteko legedia urratzen dituztelako. Era berean, Thiago Ávila aktibista brasildarraren eta jatorri palestinarra duen Saif Abukeshek kataluniarraren atxiloketa salatzen dugu.

Saif Abukeshek Intersindical Alternativa de Catalunya sindikatuko kidea da. Aktibista nahiz sindikalista, eta Israelek Palestinako herriaren aurka ezarritako genozidioa, okupazioa nahiz apartheida salatzen dituen ahots konprometitu eta etengabeenetako bat da. Halaber, Palestinako justiziaren aldeko Europako Sare Sindikaleko kide aktiboa da. Bestalde, Thiago Ávila Global Sumud Flotillaren aurpegi ezagunenetako bat da. 

Lerro hauen bidez, Saif eta Thiago atxilotu nahiz Israelera eraman dituztela eta atxilotuta daudenetik tratu txarrak jasan dituztela salatzen dugu. Israelek egiten dituen salaketek kontrakoa dioten arren, ez dira kriminalak; aktibista solidarioak baino ez dira, apirilaren 12an, Gazara korridore humanitario bat irekitzeko eta Israelgo Estatuak ezarritako blokeo kriminala salatzeko helburuarekin, Bartzelonatik abiatu zirenak.

Aurre egin behar duten egoera kritikoa ikusita, eta Israelek haien aurka egindako salaketen larritasuna kontuan hartuta, komunikatua sinatzen dugun sindikatuok atxilotuen berehalako askatasuna eskatzen dugu, eta ahalik eta lasterren etxera itzultzeko eskubidea izan dezatela. Dagokien erakundeei eskatzen diegu Saif eta Thiago aske gera daitezen beraien eskuetan dagoen guztia egin dezatela.
Azkenik, komunikatua sinatzen dugun sindikatuok honako hau jakinarazi nahi diogu iritzi publikoari:

• Saif Abukeshek eta Thiago Ávila berehala aska ditzatela, eta haien eskubideak eta osotasun fisikoa bermatu daitezela.
• Global Sumud Flotillako aktibisten aurkako jazarpena amai dadila.
• Gazaren gaineko blokeo kriminalaren amaiera.
• Israelgo gerraren estrategiarekin edozein konplizitate amai dadila.
• Kolonizazioaren eta okupazioaren behin-betiko amaiera eta Palestinak nazioartean aitortua izango den estatu bat izateko duen eskubidea bermatzea.

CIG • CCOO • CGT • Confederación Intersindical • CNT • COS • CSI Asturies • CUT Aragón • CUT Galiza • ELA • ESK • Federación Sindical Canaria • FSOC • IAC • Intersindical, Alternativa SOC • Intersindical Canaria (Tenerife) • Intersindical Catalana • Intersindical Valenciana • LAB • MTC Canarias • OSTA • SAT • Sindicato Gremios Unidos (Canarias) • SOA • Solidaridad Obrera • STEI • STEILAS • UGT