Irungo Alai Extrusion

Akordioa KPIaren araberako soldata igoerekin

2024/02/20
Bi greba egun egin ostean, enpresa negoziatzera eseri da eta hiru urteeko iraupeneko akordioa lortu du ELAk.

2022tik negoziazioa blokeatuta zegoenez, atzo ekin zitzaion grebari. Gaur zen bigarren greba eguna, baina enpresa negoziatzea lortu eta akordioa erdietsi du ELAk hiru urteetarako: 2023-2025 iraupenarekin. Tarte horretan, KPIaren araberako soldata igoerak izango dituzte langileek, lizentzietan hobekuntzak, eta inkorporazio berrientzat baldintza hobeak lortu dira. Kimiketako sektoreko 85 langile ditu enpresak.