Artaleku eta Azken Portuko polikiroldegien hitzarmenaren berriztapena lortu dugu

2017/04/07
Beste garaipen bat lortu du ELAk, oraingoan Irungo polikiroldegietan hitzarmena berriztuz. Garaipen honekin langileen lan baldintzak nabarmen hobetuko dira: soldaten igoeraz gain, antzinatasunarekin eta plusekin erlazionatutakoak.

Atzo, 2017ko apirilaren 6an, ELAk, bertako langileen %100a ordezkatuz, Irungo Artaleku eta Azken Portuko polikiroldegiak gestionatzen dituzten enpresekin, BIDASOA XXI eta OIASSO-rekin, akordio bat lortu zuen Enpresa Hitzarmen Kolektiboa berritzeko.

Hitzarmen honek 3 urteko indarreangotasuna du, 2017an hasi eta 2019 amaitu arte eta lan erreformari aurre egiteko beharrezkoak diren blindaje guztiak ditu.

Aurrera-eraginkortasun mugagabea du eta ez-betetze klausulari blindaje bat ezarri zaio.

Gainera, 2017an jasotzen zen oinarrizko soldatan %1,5eko igoera adostu da, %3+KPI-a 2018rako eta KPI-a 2019rako.

Honez gain, antzinatasun plusaren %2ko igoera adostu da sortutako lehen bosturtekoan eta orain arte jasotzen ez ziren plusen %100-a errekuperatuko da (klaseen prestaketa, gau orduak, igande eta jai egunak, garraioa…).

Garaipen handia lortu dugu, hala ere Udalak eman beharreko pausu garrantzitsu bat geratzen da oraindik ere, izan ere ELAren aldarrikapen nagusienetako bat pendiente dauka Udalak, pleguetan langileen subrogazio eta aplikazio hitzarmenaren erreferentzia bermatuko dituen klausula sozialak onartzea.