Azti-Pasaiako langileen batzordeak ez du onartu eros ahalmen galera berri bat

2017/12/20
Pasaia-Aztiko ordezkaritzak Derion eta Sukarrietan sinatutako akordioaren inguruan zera adierazi nahi du: akordioa regresiboa da, hitzarmena 5 urterako da, aurretik soldatak izoztuak dituen langile kolektiboa izanik, eros ahalmen galera berri bat onartzen da eta blindajeen inguruan ez dago konkreziorik bat ere.

Azti-tecnalian Sukarrieta eta Derion hitzarmen berritzearen harira, Arantxa Tapiak eta Luis Javier Telleriak Legebiltzarrean esandakoari erantzunez, Azti Pasaiako ELAko ordezkariak zera adierazi edo argitu nahi du.

2015 urtean amaitu zen aurreko lan itunaren iraunaldia eta urte ta erdiz hainbat bilera egin eta gero, zuzendaritzak ezartzen zuen blokeoa eta inposizioa ikusirik eta negoziaketa esparruaren gabeziak aztertuta,ordezkaritza daukagun hiru sindikatuak ahobatez mahaia bertan behera uztea erabaki genuen.

Era berean,Pasaian ELAko komiteko kideak, egoera aztertu eta langileekin adostuta, blokeo egoera hausteko borondatearekin, mobilizazioa dinamika bat martxan jarri genuen. Mobilizazioa horiek greba ere aurreikusten zutelarik. Zoritxarrez Sukarrieta eta Derioko komiteko kideek ez zuten erabaki bera hartu.

Enpresa zentruz zentru joan da eskeintza berarekin ( Pasaian egindako eskeintza are eskasagoa zen), eta beste Komiteek ontzat ikusi dutena, Pasaiako Komiteak ez du ontzat jo.

Pasaia- Aztiko ordezkaritzak akordioaren inguruan zera adierazi nahi du: Sinatutako akordioa regresiboa da, hitzarmena 5 urterako da, aurretik soldatak izoztuak dituen langile kolektiboa izanik, eros ahalmen galera berri bat onartzen da eta blindajeen inguruan ez dago konkreziorik bat ere.

Aztiko beste zentruetan sinatutakoa, Pasaian lan kondizioak hobetzeko oztopo bat izanik ere,Pasaiako Komiteak langileen lan kondizioak hobetzeko borondate argi eta garbia du eta langileen kolektiboaren laguntzarekin borroka hortan buru belarri jarraituko du. .